XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) ALKINTER, S.A.

ALKINTER, S.A.ak ondoko eragiketak egin ditu:

1. 10 milioiko salgaiak erosi ditu, BEZ % 12koa delarik.

% 10 eskudiruz ordaindu dira, erdia efektu bidez eta gainerakoa zorretan gelditu da.

2. Aurreko hornitzaileari dagokion zorra eskudiruz ordaindu zaio.

Honek goiz ordaintzeagatik % 15eko deskontua egin digu.

3. 7 milioiko salgaiak saldu dira, BEZ % 12koa delarik.

Txeke bidez 2 milioi kobratu dira; 3.500.000 pezeta efektuen bidez eta gainerakoa kredituz.

4. Bankuan 2 milioi pezetako nominala deskontatu da, 1.950.000 pezeta kobratuz.

Banku-komisioa 5.000 pezetakoa izan da.

5. Bankuak 120.000 pezetako ordaindu gabeko efektua bere kontuan zordundu dio.

Itzulketa-gastuak 15.000 pezetakoak dira.

Bezeroarekin akordio batera iritsi da eta 140.000 pezetako efektu berria igorri dio.

3. eragiketan azaltzen diren gainerako efektuak igorpenduen bidez ordaindu dira.

6. 250.000 pezeta zor dizkigun bezeroa ordainketa-etendura eginda dago.

Geroago, zorraren % 70 kobratzea lortu da eta gainerakoa gero kobratzea espero da.

7. 500.000 pezetako salgaiak saldu dira.

Kobraketa efektu bidez egingo da.

8. 300.000 pezetako letrak deskontatu dira.

Komisioa % 1ekoa eta interes-deskontuak 15.000 pezetakoak dira.

9. Deskontatutako efektuen mugaeguna heltzean, 60.000 pezetako efektuak ordaindu gabe gelditu dira.

Itzulketa-gastuak 5.000 pezetakoak dira.